Apocalypse Now. Final Cut - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Euskadiko Filmategia

Apocalypse Now. Final Cut

Francis Ford Coppola, 1979 (2019)

Data:

2023-05-20

Ordua:

19:00

Prezioa:

• Orokorra: 3,5 € • Museoaren Lagunak: 2 €• 25 urtetik beherakoak: D

Lekua:

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU Avda. Abandoribarra etorb., 3, Bilbo

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Sarrerak webgune honetan eta museoko lehiatilan bakarrik

Plaza-kopurua:

250 pertsonak

  • Zinema eta bideoa

Apocalypse Now. Final Cut 

EE.BB. | 1979 (2019) | 182′

Zuzendaritza: Francis Ford Coppola
Ekoizpena: Zoetrope Studios
Gidoia: John Milius, Francis F. Coppola (Joseph Conrad eleberrian oinarritua)
Argazkia: Vittorio Storaro
Argazkia: Martin Sheen, Marlon Brando, Robert Duvall, Frederic Forrest, Sam Bottoms, Albert Hall, Laurence Fishburne, Harrison Ford, Dennis Hopper

Sinopsia

Coppolaren gerra-zinemako klasikoaren azken bertsioa, zuzendariak berak 2019an egina, jatorrizko filma baino iraupen luzeagoakoa baina 2001eko bertsioa, Redux, baino laburragoa. Estatubatuar militar bat misio berezi batera bidali dute Vietnamera: Kurtz koronela bilatzea eta akabatzea, zeina baita militar gailen bat, Estatu Batuetako armada utzi eta oihanean komunitate bat sortu zuena.

Obrari buruz

Filma estreinatu eta handik 40 urtera, Coppolak, 2019ko Lumière Saria irabazi zuenak, bere klasikoaren azken bertsio zaharberritu hau ekarri digu. Ezin bikainagoa irudiz eta hotsez. Proiektu faraonikoa eta filmaketa deabruzkoa. Gizakiei eta gerrari buruzko gogoeta hilezkorra. Monumentala.