Ahanzturaren arrailak, oroitzapenaren lubakiak  - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Partaidetzazko bisita

Ahanzturaren arrailak, oroitzapenaren lubakiak 

Mikroipuinak V

Jarraipena emango diogu partaidetzako bisitaldi honi, eta bildumaren irakurketa poetiko bat egingo da. Topaketa honetan, zenbait testuren bidez, oroimenaren rolaren inguruan hausnartuko dugu, ulertuta oroimena dela oroitzapenak eta ahanzturak zeharkatzen duten tokia.

Data:

2024-02-22

Ordua:

18:00etan

Prezioa:

Doan

Hizkuntza:

Gazteleraz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Lekuak agortu dira

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Bisita gidatuak

John Davies artistaren (Cada) monumento de guerra obran, Beiruteko kale batean bonba batek eztanda egin ondoren ateratako argazki bateko agertokia islatzen da. Obrak kontzientzia sozialerako deia egiten du, eta begirada historiko bat ematen du protagonismo osoa gizakiaren presentzia irmo eta enigmatikoan aurkitzen duen artearen ikuspegi bati buruz. Eszenaratze horren atzean, egilearen begirada poetikoa dago, eta modu dramatiko eta irmo batean interpelatzen du ikuslea.

Gaston Bachelard poeta eta filosofoak zioen moduan, begirada hori oso garrantzitsua da gizakiaren nortasuna eraikitzeko oroimena finkatzeko orduan; gaitasun poetiko hori funtsezkoa da inguratzen gaituen munduaz esaten diguten guztia ulertzeko. Hain zuzen ere, Daviesen eskulturak antzerki kutsua duen toki batera garamatza. Hasieran egin zituen beste obra batzuek bezala, honek ere 1960ko eta 1970eko hamarkadetan nagusi zen Absurdoaren Antzerkiaren existentzialismora jotzen du, eta, batez ere, Samuel Becketten obrara, zeinak arrasto handia utzi baitzuen eskultorearengan. Antzerkiaren generoak oroimena agertoki bihurtzeko gaitasuna du, Miguel Delibesek bere Cinco horas con Mario obran egin zuen moduan, lan hori oroimen kolektiboaren benetako oda bat baita.

Izan ere, oroimena agertoki gisa ikusten badugu, uler dezakegu oroitzapenak ez direla kontakizun jarraitu batean biltzen –modu kateatu eta ordenatu batean–, gure bizitzari buruzko museo bat balitz bezala; aitzitik, esploratu gabeko uharte edo labirinto baten modukoa da. Eta zer gertatzen da ahanzturarekin? Ba al dago ahaztutakoa aurkitzerik? Aurka egin dezakegu? Eta, nolanahi ere, benetan beharrezkoa al da ahanzturari aurre egitea, ala oroitzapena baino baliagarriagoa eta moralagoa da? Zenbait idazlek, esaterako, David Rieffek, ahanztura goraipatzen dute sendatzeko duen ahalmenagatik, edo Wislawa Symborzka egileak ondorioztatzen duen moduan:

«Ahanzturak hots egiten digu, errealitateak zera esateko eskatzen digulako: bizitzak aurrera jarraitzen du, beti egiten du bidea. Etengabe jarraitzen du… Cannaen eta Borodinon, eta Kosovo Poljen eta …Gernikan».