Berriak
15-10-11

Antonio López Zinema eta Dokumentalak
Antonio López erakusketa dela eta, museoak aipatutako margolariaren izaera artistikoarekin erlazionatutako zine eta dokumentalen zikloa antolatu du. Víctor Ericeren El sol del membrillo zinta ospetsua proiektatuko da (2011/10/15 eta 2011/10/22); bertan, margolariaren sorkuntza-prozesua islatzen da. Apuntes izeneko Ericeren beste pieza bat ere emitituko da (2011/10/29 eta 2011/11/05), Correspondencias Erice/Kiarostami lanarekin batera; azken film horretan, zuzendari bien arteko ikus-entzunezko korrespondentzia dago jasota. Gainera, Versión Española programarako grabatutako Conversación Antonio López/Víctor Erice telebista-saioa ere eskainiko da. La mitad invisible telebista-saioa, Antonio Lópezek Madrilgo Gran Vía kalean egindako lanari buruzkoa, egilearen azken eskulturei buruzko hiru dokumentalekin batera ikusi ahal izango da (2011/11/12): La noche y El día, Atocha, La mujer de Coslada eta Historia de una escultura real dira aipatutako filmak.