Berriak
20-02-18
Ángeles Casoren “Grandes maestras. Mujeres en el arte occidental renacimiento-siglo XIX” liburuaren aurkezpena
Historian zehar, emakume asko aritu izan ziren pinturan, baina batzuek bakarrik lortu zuten aintzatespena. XVI. eta XIX. mendeetan Europan eta Estatu Batuetan lan egin zuten emakumezko ehun pintore, eskultore eta argazkilariren 272 obra bildu ditu saiakera ilustratu zorrotz honetan Ángeles Caso idazle eta historialariak. Merezi izan gabe, ahaztuta geratu diren ehun maisu.
Landu zituzten gai eta generoetan zehar egindako ibilbide harrigarri hau Ellas mismas. Autorretrato de pintoras liburuaren jarraipena da, eta joera nagusiaren kontra bizi izan ziren eta sortu zuten emakume guztien unibertso bisualean sakontzen du.
● Asteazkena, martxoak 7, 19:00etan.
● Hitzaldiaren ondoren, Ángelesek eskaintza idatziko die liburuan, hala eskatzen duten guztiei.
● Museoaren Lagunak: 3 € / Publikoa, orokorrean: 5 €
Sarrerak salgai, online, museobilbao.com webgunean, edo museoko txartel-leihatilan.
Liburua salgai, gure webgunean eta museoko dendan.