Berriak
19-10-17
Alicia Koplowitz – Grupo Omega Capital Bilduma erakusketa hiru astez luzatuko da
Azaroaren 12ra (igandea) arte
Erakusketak bisitarien artean izan duen interesa dela-eta (100.000 baino gehiago gaur arte), eta, beste behin ere Alicia Koplowitzen eskuzabaltasunari esker, Grupo Omega Capitaleko presidente gisa, Alicia Koplowitz – Grupo Omega Capital Bilduma erakusketa ikusteko aukera azaroaren 12ra (igandea) arte luzatzea erabaki da.
Europako bilduma pribatu garrantzitsuenetako bat ezagutzeko aukera paregabea da PETRONORek babestutako erakusketa hau, kontuan harturik gainera Bilboko Arte Ederren Museoan aurkeztu arte ez zela Espainian ezagutzen bildumaren tamaina. Bestalde, artearen historiaren ikuspegi berezia eskaintzen die erakusketak bisitariei: edertasunaren ideala bilatzen du, Antzinaroko kanon klasikotik gaur egunera artekoa.
90 pintura, marrazki eta eskulturetan, mendebaldeko artean ezinbestekoak diren maisuak, eskolak eta generoak biltzen dira: Pantoja de la Cruz, Morales, Zurbarán, Arellano, Paret, Goya, Guardi, Canaletto, Van Gogh, Gauguin, Toulouse-Lautrec, Picasso, Juan Gris, Antonio López, Millares, Tàpies, Barceló, Sicilia, Mondrian, Modigliani, Van Dongen, Schiele, De Kooning, Fontana, Rothko, Bacon, Freud, Warhol, Twombly, Stella, Kiefer, Gargallo, Julio González, Oteiza, Chillida, Calder, David Smith, Giacometti, Louise Bourgeois, Donald Judd, Schütte eta Ai Weiwei, besteak beste.
Egunero irekita, 10:00etatik 20:00etara.
Sarrera orokorra, 9 €.
Sarrera murriztua, 7 €, egunero 18:00etatik 20:00etara, eta astearteetan egun osoan (museoko gainerako aretoak itxita egoten dira).