Berriak
24-12-13
Aldaketak tarifetan eta museoaren itxiera-egunean
Duela gutxi, museorako sarreraren igoera onartu da, eta modu honetan geratuko da:
• 7 €, sarrera orokorra (lehen, 6 €).
• 5 €, sarrera murriztua (lehen, 4,50 €).
• 14 €, ARTEAN bonua (sarrera bateratua, Guggenheim Museora eta Bilboko Arte Ederren Museora sartzeko) (lehen, 13,50 €).
Orain arte bezala, urteko asteazken guztietako sarrerak dohainik izango dira, eta, halaber, sarrera dohainik izango dute langabeek, 12 urtetik beherakoek, 25 urtetik beherakoek igandeetan 14:00etatik 20:00etara. Gainerako hobariak ere bere horretan utziko dira.
Beste alde batetik, ohiko itxiera-eguna aldatzea erabaki da; orain, astearteetan izango da (lehen, astelehenetan). Beraz, museoa asteko egun guztietan irekiko da (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, egun horietan itxita egongo baita), astearteetan izan ezik, aurrerantzean hori izango baita itxiera-eguna. Bilboko bi museo handien eskaintza orekatu ahal izateko hartu da neurri hori.
Aldaketa biak 2014ko otsailaren 3tik (astelehena) aurrera sartuko dira indarrean.