Berriak
24-04-24
Agravitas handitzearen beste fase bat
Sareta nagusiak
Joan den urtarrilaren 19an Arte Ederren Bilboko Museoa handitzeko egituraren V formako lehen zutabea jarri izana oso mugarri garrantzitsua izan zen Norman Fosterrek eta Luis María Uriartek diseinatutako Agravitas proiektua gauzatzeko prozesuaren barruan.
Ordutik, handitzearen bolumenaren zutabeen muntaketa amaitu da –dagoeneko ikus daitezke–; 12 metroko luzera duten V formako hiru euskarri tubularreko bi lerrokadurak osatzen dituzte zutabeok. Horien gainean, egitura horizontalaren lehen euste-lerroak ezarri ziren.
Hurrengo asteetan, erresistentzia handiko altzairuzko hiru sareta nagusi jarriko dira, 55 metroko luzerakoak eta 87 tonakoak.
Hurrengo egunetan, hegoaldetik iparralderako saretak instalatuko dira, eta, hurrenez hurren, bigarren mailakoak. Horiek izango dira handitzearen beheko mailako eta goiko solairuko egitura nagusia. Obraren erronketako bat eraikinei eta parkeko zuhaiztiei ez eragitea da. Horretarako, operazio guztiak tonaje handiko –800 eta 600 tona– garabiekin egiten dira, aukera ematen baitute egitura metalikoak osorik altxatzeko, bitarteko behin-behineko euskarririk gabe.
Hiru saretak jartzeko segurtasun-eskakizunak direla-eta, museoa itxi egin beharko da. Itxiera horien berri emango da.