Petit Museum - Artista-koaderno bat egiten - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Aste Santua museoan

Petit Museum – Artista-koaderno bat egiten

Haurrentzako tailerra

Aste Santuko oporrak direla eta, museoak bisita-tailer hau programatu du, museoaren testuinguruan artista-koaderno bat sortzeko proiektu bati ekiteko asmoz. Zer da artista-koaderno bat? Nola egiten da? Zer eratako edukia izaten du? Zer harreman ote du museoarekin?

Data:

2023-04-03 2023-04-15

Ordua:

10:00etatik 13:00era

Prezioa:

- 1. taldea: Orokorra 30 €/ Museoaren Lagunak 24 € (hiru egunetan bertaratzea barne)

- 2. taldea: Orokorra 40 €/ Museoaren Lagunak 32 € (lau egunetan bertaratzea barne)

Hizkuntza:

Elebitan (euskara eta gaztelania)

Lekua:

Bilboko Arte Ederren Museoa
Museo plaza, 2

Norentzat:

Haurrak

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak, webgune honetan

Plaza-kopurua:

- Grupo 1: 15 plazas, de 9 a 12 años
- Grupo 2: 15 plazas, de 6 a 8 años

  • Tailerrak

Babeslea:

Aretoetan egingo diren bisiten bitartez, haurrek aukera izango dute artisten, bildumako obretako pertsonaien edo eraikinaren ezaugarrien inguruko bitxikeriak ezagutzeko, besteak beste. Baina ez da ohiko bisita komentatua izango: parte-hartzaileek blok bat elikatu beharko dute, zirriborro moduan, hainbat eratako oharrekin (zirrimarrak, testu laburrak, marrazkiak, izenburuak eta bestelako erreferentziak), eta gero, oharrak garbira pasatuta, norbere artista-koadernoa diseinatu eta maketatu. Tailer horren helburua sormena, irudimena eta gaitasun artistikoak sustatzea da, eta, aldi berean, aretoak ikusteko eta zeharkatzeko beste modu batzuk ikasi eta aztertzea; betiere, museoa berenganatzera deituak direla.

Jarduera hau Irudimen Artistikoaren Laborategia zeharkako proiektuaren barrukoa da; urteko zenbait unetan programatutako proiektu horrek hainbat metodologia eta dinamika esploratzeko helburua du, hala nola jolasa eta tailerrak, museoa beste esperientzia batzuetatik ezagutzeko, ohiko bisitaz harago.

[ Irudian: Alberto Corazón. Museoa udazken hasieran (1999ko zirriborro gainean), 2008 ]

Informazio-oharra: Proposamen honen izaera artistikoa dela-eta, bi deialdi proposatu dira, eskola-etapa eta adin-tarte bakoitzaren beharretara egokitzeko.

Aurreko jarduerak:

2023|04|11 2023|04|14

Petit Museum – 2. taldea

6-8 urte bitartean. Apirilaren 11tik 14era

Aste Santuko oporrak direla eta, museoak bisita-tailer hau programatu du, museoaren testuinguruan artista-koaderno bat sortzeko proiektu bati ekiteko asmoz. Zer da artista-koaderno bat? Nola egiten da? Zer eratako edukia izaten du? Zer harreman ote du museoarekin?

Informazio gehiago >

2023|04|03 2023|04|05

Petit Museum – 1. taldea

9-12 urte bitartean. Apirilaren 3tik 5era