Lerro/Artean. Begiratzeko moduak, kontatzeko istorioak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Lerro/Artean. Begiratzeko moduak, kontatzeko istorioak

Liburuaren Egunaren eremuan

Lerro/Artean. Begiratzeko moduak, kontatzeko istorioak programak museoko bildumaren inguruko berrirakurketak eta interpretazio berriak (bertako pertsonaien, mitoen, artisten, gaien edo sentipenen bitartez) aztertzea bilatzen du, eta, horretarako, hurbiltzen direnei gonbita egiten die bila ditzaten begiratzeko eta artearen historiarekin lotzeko beste modu batzuk, literaturaren bitartez.

Data:

2023-04-20 2023-04-27

Prezioa:

Doakoa

Hizkuntza:

Gazteleraz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2

Izen-ematea/ sarrerak:

Webgune honetan edo museoko lehiatilan

Plaza-kopurua:

Murriztua

  • Topaketak
  • Tailerrak


Erruz erabili ohi den lerro artean irakurri esapideak aditzera ematen du ilunduta, ezkutatuta dagoena hautemateko edo ikusteko gaitasuna, eta, horretarako, ezinbestekoa da esanahi berria ematea, interpretatu ahal izateko. Baina lerroarte kontzeptura ere heda daiteke, azken hori idazketa lerroen arteko espazio gisa hartuta. Bi adiera horietatik abiatuta, museoak bat egiten du Liburuaren Egunaren ospakizunarekin, jardueren programazioan beste diziplina artistiko batzuk ere aintzat hartzeko asmoan.


Aurreko jarduerak:

2023|04|27

El eco pintado

Zurbaránen Aurpegi Santua eta ehun eta oihaletako beste irudi metapiktoriko batzuk

Óscar Martínezen "El eco pintado. Cuadros dentro de cuadros, espejos y reflejos en el arte" (Siruela, 2023) liburuaren argitalpena dela eta, liburuaren egilea izango da museoan, Francisco de Zurbaránen <em>Aurpegi Santua</em> lanari eta ehun eta oihaletako beste irudi metapiktorikoei buruzko hitzaldia emateko. Aipatutako liburuan hitz egiten da beren baitan beste irudi batzuk erreproduzitzen dituzten koadro berezi horiei buruz. Marrazkiak, kartelak, urruneko kontinenteen mapak, argazki zaharrak, beste pintura batzuk edo ispilu misteriotsuak dituzten pinturak izaten dira. Margolan horiek, beren markoen mugen barruan beste irudi batzuk sartzen dituztenean, metapintura izenez ezagutzen denaren esparruan sartzen dira eta errealitatearen irudikapen hutsetik haratago doazen galderak planteatzen dituzte.

Informazio gehiago >