Jarduerak

Ikuspuntuak
Ellas VII: Amaya Suberviola Mari Paz Jiménezekin
Núcleo orgánico plástico, c. 1971
Suberviolak bereizi egiten ditu bere obra eta Jiménezena, eta bereizketa horretan –zeina baitago bizi prozesuaren eta geruzaz geruzako lanaren ekoizpenaren artean– aurkitzen dugu gaur egungo pentsatzeko eta egiteko modu bat, erreferentziak interpelatzen ez zaituenean.
Hizkuntza:
Castellano / Euskara / English
Lekua:
Proiektu digitala. Museoaren webgunea eta YouTubeko kanala
Norentzat:
Arrunta
- Zinema eta bideoa
- Digitalak & Multimedia
Proiektuaren koordinazioa eta zuzendaritza: Mª Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Arte Ederren Bilboko Museoa
Zuzendaritza artistikoa eta muntaketa: Tamara García Iglesias
Muntaketa teknikoa eta kolorea: Maialen Sarasua Oliden y Olaia Nogales
Kamera: Alain García
Zuzeneko soinua: Iñigo Azkue
Azpitituluak eta transkripzioak: Paula Gómez y Júlia Gaitano Mendizabal
Artistak: Amaya Suberviola
Iraupena: 11′ 03”

Amaya Suberviola (Mendabia, Nafarroa, 1993)
Artean graduatua da, pinturako eta grafikako espezialitatean, eta pinturako masterra egin zuen UPV/EHUn. Bilbon bizi da, eta bertan lan egiten du. Hainbat beka eta egoitza lortu ditu: Artista Gazte Pentsiodunak Quintanar Jauregian (Segovia, 2015); Ikerketa Artistikoak Zabaltzea (Nafarroa, 2015 eta 2016); Paisaia (Altea, 2016); Nautilus (Lanzarote, 2017); BilbaoArte eta Eusko Jaurlaritza (Bilbao, 2021) eta VEGAP (Madril, 2021). Carlton Hotela Pinturako Lehen Saria (2017) eta Ertibil Bizkaia Hautaketa Saria (2021) irabazi zituen. Bere pintura espazioan eta haren desgaitzean zentratzen da, eta errealitate desberdinetan kokatutako irudiak eta motiboak gainjartzen ditu.
Núcleo orgánico plástico, c. 1971
Mari Paz Jiménez
