Aurrez aurre: Javier Novorekin topaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Aurrez aurre: Javier Novorekin topaketa

BBKateak. Bonheur eta Cardenasen obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia

Partaidetzazko hitzaldi honetan, Javier Novok Rosa Bonheur eta Marta Cardenasen obren arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan. Gainera, Kontserbazio eta Ikekertako koordinatzaile modura museoan egiten duen lana azalduko dio publikoari.

Data:

2023-05-30

Ordua:

Bi saio: 12:00etan eta 18:00etan

Prezioa:

• Museoaren Lagunak: dohainik
• Publikoa oro har: 2 €

Hizkuntza:

Gaztelaniaz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak apirilak 27tik aurrera

Plaza-kopurua:

20

  • Topaketak

BBKateak-eko Bonheur-Cárdenas txandakatzeari buruz:

Rosa Bonheuren obra eta Marta Cardenasena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?

Haurra zelarik, Bonheurrek animaliekin ikasi zuen alfabetoa. Animaliak marraztu eta haien izenen iniziala esleitzen zion letra bakoitzari. Bere bizitza osoan zehar, marrazketarenganako eta animalienganako grina landu zuen, eta ikerlan ugari gorde zituen, “vrais instruments de travail” izan zirenak bere koadroetarako; animalien eitea, indibidualizatua eta noblea, adierazteagatik ospetsuak ziren koadroak. Haurra zelarik, Cárdenas zuhaitzetan egindako etxoletan jolasten zen, eta, naturaren erdian, katu baten dotorezia malguari edo behi baten harkaitz-egiturari begiratzen ikasi zuen, bere kaligrafia-trazuaren zehaztasun harrigarriaz mundu bizia atzemateko.

 

 

Javier Novori buruz:

Arte Ederren Bilboko Museoaren Kontserbazio eta Ikerketako koordinatzailea