Berriak
04-12-17
Abenduko zubiko jaiegunak
Museoa zabalik egongo da egunero, 10:00etatik 20:00etara
Aste honetan, abenduaren 6ko (asteazkena) eta 8ko (ostirala) jaiegunak barne direlarik, museoa zabalik egongo da ohiko ordutegian. Bisitariek bilduma iraunkorra eta aldi baterako erakusketak ikusteko aukera izango dute egun osoan zehar.
Arcimboldo. Florak eta Udaberria, Eduardo Arroyo. Le retour des croisades, Picassoren Femme assise dans un fauteuil (Dora) (1938) lana eta museoak orain dela gutxi eskuratutako bi obrak, Irakurri-Léase `Euzkadi´, Aurelio Artetarena, eta Bermeoko bista, Luis Paretena, bisitatu ahal izango dira.
SARRERA OROKORRA 9 € / MURRIZTUA 7 €.
18:00ETATIK 20:00ETARA, DOAKO SARRERA.