Womanology. José Ramón Prieto Bilduma
Womanologyk Lynette Yiadom-Boakyeren izen bereko pinturatik hartzen du titulua, eskuarki outsiderak erretratatzen dituena; horiek benetakoak diren arren errealetik at kokatzen diren pertsonaiak dira, alegia, historian barrena emakumeei askotan gertatu zaiena. Ángela Molinak bere testuan jasotzen duen bezala, bilduman nagusi dira "txikitzen eta mugatzen dituen herentzia kulturalarekiko deserosotasuna disimulatzen ez duten artisten lanak".
Guztira 47 lan dira, eta 37 artistak sortu dituzte; batzuk nazioarteko proiekzio handikoak dira, 1911 (Louise Bourgeois) eta 1977 (Lynette Yiadom-Boakye) artean jaioak. Erakusketak bilduma ia osoa hartzen du (35 artistaren 43 artelan), eta nazioarteko eta bertako arte-eszenako ezinbesteko izenak biltzen ditu, hala nola Marina Abramović, Ana Laura Aláez, Louise Bourgeois, Carmen Calvo, Ángela de la Cruz, Tracey Emin, Jenny Holzer, Donna Huanca, Cristina Iglesias, Barbara Kruger, Elizabeth Peyton, Dora Salazar, Monika Sosnowska, Tatiana Trouvé, Azucena Vieites eta Kara Walker.
Womanology ez da estilo artistiko bakar batean ardazten, baizik eta lengoaia garaikide anitzez elikatzen da, hala nola pop arteaz, kontzeptualismoaz, minimalismoaz, informalismoaz, abstrakzio geometrikoaz, povera arteaz, konstruktibismoaz, neobarrokoaz, espresionismoaz edo fotorrealismoaz. Formatu handiak ugariak dira, eta, gainera, erakusketa era guztietako diziplina artistikoen erakusgarri ere bada: pintura, eskultura, marrazketa, grabatua, argazkigintza –askotan performancetik eratorria–, mihiztadura, bideoinstalazioa eta soinu-lana; elkarren artean erlazionatzen diren eta bildumagilearen sentsibilitate sakon eta fina duten lanak.
- Egilea: Manuela Mena y Ángela Molina
- ISBN: 978-84-18171-09-3
- Argitaratze-data: 2021-04-29
- Hizkuntza: Gaztelaniaz, euskarazko eta ingelesezko gehigarriarekin
- Neurriak: 23 x 31 zm
- Koadernaketa: Azal gogorra
- Orrialde kopurua: 192
- Ilustrazio kopurua: 46 (color)
40,00€