Erosi: "Susana Talayero. Crónica inquieta (1987-2016)". Bilboko Arte Ederren Museoaren

Susana Talayero. Crónica inquieta (1987-2016)

Susana Talayero, Kronika geldiezina (1987-2016)

Susana Talayerok (Bilbao, 1961) Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (1980-1985), eta Erroman ekin zion bere ibilbide artistikoari; gainera, hantxe bizi izan zen 1986 eta 1995. urteen artean. Talayeroren obra transabangoardiari eta informalismoari lotuta dago, eta joera horietatik sortzen dira egilearen poetika sortzailea eta teknika, euskarri eta material artistiko mota guztiekin esperimentatzeko nahia.

Talayerok pinturaren, marrazkiaren eta bideoaren esparruetan egin izan du lan, eta, bere obran, forma organikoekiko interesa antzematen da. Hain zuzen ere, forma horien bitartez, indar espresibo handiko mundu propioa osatzen du. Erakusketa honen komisarioa Aimar Arriola ikerlaria da, eta, bertan, sakonean aurkezten da Talayeroren lana, praktika artistikoan aritutako hogeita hamar urteko ibilbide zabalaren bitartez. Erakusketak 120 pieza inguru izango ditu, batez ere margolanak, 1980ko hamarkadaren amaieran hasi eta gaur egunera arte egindakoak.

  • Egilea: Aimar Arriola, Toni Maraini, Susana Talayero
  • ISBN: 978-84-96763-62-3
  • Argitaratze-data: 2016-03-04
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Neurriak: 15 x 21 cm
  • Koadernaketa: Azal arrunta
  • Orrialde kopurua: 188
  • Ilustrazio kopurua: 70 Color / 34 B&W
40%

15,00

40%