Metroarentzako diseinuak. Metro Bilbao
Artearen eta Arkitekturaren Teoria arloko irakasle eta ikerlari Zuaznabarrek katalogo elebidunaren (euskaraz eta gaztelaniaz) edizioa ere zuzendu du, erakusketa lagundu eta zabaltzeko. 120 orrialdeko argitalpen horrek azpiegitura osatzen duten osagaien katalogazio zehatza eskaintzen du, baita hura sortzen eta gauzatzen lan egin zuten profesionalen eta enpresen zerrenda eta proiektuaren historiaren berrikuspen kronologikoa ere.
Argitalpenak ehundik gora irudi ditu, eta, horien artean, koloretako 66 argazki daude, José Luis López de Zubiriak estudiorako berariaz eginak. Horrez gain, Aitor Ortizek 1995ean ateratako 12 argazki eta Carlos Golvanzok egindako marrazkiak ere erreproduzitzen dira. Informazioaren zati handi bat lehen aldiz sistematikoki ordenatuta eta xehatuta aurkezten da, eta metroko obran lan egin zuten arkitektoen eta teknikarien zuzeneko testigantzei esker jaso da. Bilboko Arte Ederren Museoak eta Metro Bilbaok ateratako argitalpenak diseinuaren bidez hiria eta bertako biztanleen bizitza eraldatu zituen lan baten azterketa formala eta estetikoa eskaintzen du.
- Egilea: Gillermo Zuaznabar
- ISBN: 978-84-18171-12-3
- Argitaratze-data: 2021-11-22
- Hizkuntza: Euskara eta gaztelania (Edizio elebiduna)
- Neurriak: 22 x 30 zm
- Koadernaketa: Azal gogorra hegalekin
- Orrialde kopurua: 120
- Ilustrazio kopurua: 132 (Color)
25,00€