Pinturas traducidas. El grabado de reproducción en el Museo de Bellas Artes de Bilbao
FIG Bilbao Grabatuaren eta Paper gaineko Artearen Nazioarteko Jaialdia zazpigarrenez antolatu da aurten. Jaialdi horren helburua da grabatuaren kultura zabaltzea, kultura horri loturiko alderdi guztiak aintzat harturik. Eta xede horretan bat eginik, jaialdiak eta museoak elkarlanean jardun dute 2012an jaialdia sortu zenez geroztik, historian zehar paper gaineko arteak izandako balioa aldarrikatzen. Hain zuzen ere, eta besteak beste, erakusketak antolatu dituzte urtero, hala monografikoak -Giovanni Battista Piranesi (2012); Mimmo Paladino (2014) eta Lucas van Leyden (2015)- nola taldekoak -Sardiniako grabatuari buruzkoa (2013), Vivanco Bildumari buruzkoa (2016) edo Bilboko Arte Ederren Museoko bilduman koloretako grabatuak duen tartea aztergai zuena (2017)-.
Margolan itzuliak. Erreprodukzio-grabatua, Bilboko Arte Ederren Museoan erakusketa da aurtengo proposamena, eta berrikuntza dakar, aldatu egin baita agertokia, Bilboko museoko aretoetatik Durangoko Arte eta Historia Museokoetara, hain zuzen. FIG Bilbaoren urteko egitarau zabalaren barruan kokatuta dago erakusketa, eta, egitarauari buru emateko, azoka bat egingo da, azaroaren 15etik 18ra, Euskalduna Jauregian, hiria Europako grabatuaren epizentro bihurtuko duena berriro.
- Egilea: Javier Novo González
- ISBN: 978-84-96763-88-3
- Argitaratze-data: 2018-10-26
- Hizkuntza: Gaztelania
- Neurriak: 21 x 24,5 cm
- Koadernaketa: Azal arrunta gainazalarekin
- Orrialde kopurua: 108
- Ilustrazio kopurua: 54 (Color)
Original price was: 20,00€.12,00€Current price is: 12,00€.