Erosi: "Fernando Botero. Ozpakizuna". Bilboko Arte Ederren Museoaren

Fernando Botero. Ozpakizuna

Fernando Botero (Medellín, Kolonbia, 1932) margolari, marrazkilari eta eskultorea jardunean den artista latinoamerikarrik ezagunena da. Fernando Botero. Ospakizuna erakusketa bere karrera artistikoko erakusketa antologikorik handiena izango da, eta, bertan, azken hirurogeita bost urteotan egindako ehun bat artelan bilduko dira. Erakusketaren bertsio handiago bat ekainaren 10ean itxi zen Mexikoko Arte Ederren Jauregian, eta, bertan, 250.000 bisitari izan zituen.

Boterok oso modu zuzenean hartu du parte oraingo erakusketa honetan, eta, bertan, errepaso zabala emango zaio artistaren ibilbideari, artelan-multzo handi baten bitartez. Lan horietako gehienak bere bilduma pribatukoak dira, eta gaika egongo dira antolatuta. Konposizio biziak, forma oparoak eta kolore joriak egongo dira ikusgai, Botero maisuak pinturari buruz duen ikuspegi bereziaz gozatu ahal izateko.

  • Egilea: Fernando Botero, Lina Botero, Carlos Fuentes, Mario Vargas Llosa
  • ISBN: 978-84-96763-39-5
  • Argitaratze-data: 2012-10-08
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz eta ingelesez (bi hizkuntzazko argitalpena)
  • Neurriak: 24,5 x 27 cm
  • Koadernaketa: Azal arrunta
  • Orrialde kopurua: 224
  • Ilustrazio kopurua: 101 (color) - 17 (BN)
74%

9,00

74%