Erosi: "Colección Alicia Koplowitz - Grupo Omega Capital". Bilboko Arte Ederren Museoaren

Colección Alicia Koplowitz – Grupo Omega Capital

Alicia Koplowitz - Grupo Omega Capital Bilduma

Erakusketa dela-eta argitaratutako katalogoan, "La senda del arte" ("Artearen bidezidorra") saiakera irakur daiteke, zeinetan Francisco Calvo Serraller arte kritikari eta historialariak bildumako mugarriak xehatzen baititu, bakoitzari dagokion garai historikoaren eta eskola artistikoaren testuingurua eskainiz. Bildumaren kontserbatzaile eta erakusketako komisarioa den Almudena Rosek ere testu bat idatzi du, bildumaren jatorriari eta garapenari buruzko gakoen berri emanez. Gainera, erakusketako artelan guztien erreprodukzioak daude jasota, horiei dagozkien fitxa teknikoak jasotzen dituen eranskinarekin. 

Azken hamarkada hauetan, Alicia Koplowitz- Grupo Omega Capital bilduma da Europako bilduma artistiko nabarmenetakoa. Dena den, bilduma ez da argitara atera –Parisko Musée Jacquemart-Andrén berriki berrogeita hamar pieza ingururekin egin zen erakusketa salbu–.

Bilboko Arte Ederren Museoko erakusketa gertaera artistiko garrantzitsua da; izan ere, erakusketak, lehen aldiz, bildumatik aukeratutako artelan sorta handi bat ezagutzeko aukera ematen dio gure publikoari, eta multzo horretan artearen historiako artisten zerrenda paregabea dago. Guztira, 90 pintura –XVI. mendetik XXI. mendera artekoak- eta eskultura –Antzinate klasikotik hasi eta gaur egunera artekoak–.

  • Egilea: Francisco Calvo Serraller, Almudena Ros de Barbero
  • ISBN: 978-84-96763-76-0
  • Argitaratze-data: 2017-07-27
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Neurriak: 24 x 30 zm
  • Koadernaketa: Azal arrunta
  • Orrialde kopurua: 208
  • Ilustrazio kopurua: 113 (color)
41%

Original price was: 39,00€.Current price is: 23,00€.

+
41%