Arcimboldo. Las Floras y la Primavera
Bilboko Arte Ederren Museoak, Banca Marchen babesarekin, Arcimboldo. Florak eta Udaberria erakusketa aurkezten du gaur, Giuseppe Arcimboldok sortutako eta Espainiako bildumetan kontserbatutako obrez gain, obra horiek beren testuinguruan jartzen dituzten beste margolan batzuk eta dokumentazioa batzen dituen lehendabizikoa. Guztira, 14 obrak osatuko dute erakusketa, oinarri nagusi Flora (1589) eta Flora meretrix (c. 1590) taula-gaineko olioak dituela, bilduma partikular batekoak eta Miguel Falomirrek, Prado Museoko zuzendari eta katalogoko testu nagusiaren egileak, 2014an argitara eman arte inoiz erakutsi gabeak. Horiei, oraingo honetan, gehitu zaizkie Udaberria (1563), San Fernandoko Arte Ederren Akademiako Museokoa (Madril) eta Udazkena eta Negua margolanen garaiko bi kopia, Cardonako dukesaren bildumakoak (Kordoba, Espainia), mailarik gorenean erakusteko teste composte edo "buru konposatu" deritzen obra originaltasun handikoen adibideak, Arcimboldoren ezaugarri den estiloaren berezkoak.
- Egilea: Miguel Falomir, Lynn Roberts, Paul Mitchell et al.
- ISBN: 978-84-697-5970-7
- Argitaratze-data: 2017-11-14
- Hizkuntza: Gaztelania
- Neurriak: 30 x 24 zm
- Koadernaketa: Azal gogorra
- Orrialde kopurua: 100
- Ilustrazio kopurua: 51 (color)
Original price was: 24,00€.10,00€Current price is: 10,00€.