Berriak
17-05-18
2018ko Museoen Nazioarteko Eguna
Museoak 2018ko Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du ostiralean, maiatzak 18. Horretarako, egun osoan zehar, 110 Urte 110 Artelan eta Goya eta gorte ilustratua erakusketetarako doako sarrerak eta audiogidak eskainiko dira.
Goya eta gorte ilustratua, Prado Museo Nazionalak, “la Caixa” Banku Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak antolatuta, erakusketak Goyaren 32 lan biltzen ditu, margolari garaikideen beste 64 lanekin batera; izan ere, margolariak Karlos III.aren eta Karlos IV.aren gorteetan bizi izandako urteak eta garai hartako joera sozial eta intelektualak erakusteko asmoz aukeratu dira lan horiek guztiak. Erakusketan Prado Museoaren ezohiko maileguak ere jaso dira, Goyaren produkzioko lan enblematikoenak, besteak beste, Oilo itsua eta Panpina. Gainera, eta Bilbon Goyari eskainitako lehen erakusketa denez, euskal eta nafar jatorriko pertsonaien galeria batekin osatzen da. Pertsonaia horiek gortearekin erlazionatutakoak dira, eta Goyak urte horietan erretratatu zituen.
110 Urte 110 Artelan, BBKren babesari esker, museoaren sorreraren urteurrena omentzen du, bildumako obra nabarmenen hautaketa batekin. Erakusketa BBK aretoan eta 32. aretoan jarri da, eta museoak ehun eta hamar urteko historian zehar xede entziklopedikoarekin osatutako bildumaren kalitatea aldarrikatzen du, bai eta ordutik museoak ingurune artistiko eta sozialarekin duen lotura estua ere.