Berriak
14-09-17
2017ko Programazioaren aurrerapena
Eduardo Arroyo
2017ko azaroaren 30 – 2018ko apirilaren 9. BBK aretoa
Fundación Maeght-ek (Saint Paul de Vence, Frantzia) laguntzen du
BBK-ak babesten du
Eduardo Arroyo (Madril, 1937) XX. mendearen bigarren erdialdeko margolari espainiar onenetakoa da. Bildumak hainbat margolan hartzen ditu barne; horietako batzuk, formatu handian eginak, azken bi urteetan egin ditu Arroyok. Gainera, zenbait eskultura ospetsu ere izango dira ikusgai. Margolanen artean, honako hauek aipatu behar dira: Le retour des croisades (2017), Ignacio Zuloagaren (Eibar, 1870–Madril, 1945) mihisean inspirazioa hartu duena, eta Victima de la fiesta (1910), Hispanic Society of America erakundeak museoan jarri duena. Arroyoren lan asko lehenengo aldiz egongo dira ikusgai Estatuan, Maegth Fundazioak (Saint Paul de Vence, Frantzia) duela gutxi margolariari eskainitako atzera begirako erakusketa zabalaren parte izan ondoren.
Irudian: Eduardo Arroyo (1937-). Le retour des croisades (2017). Olioa mihisean. 200×300 zm