Berriak
06-06-13
2012an ondoen Editatutako Liburuen Saria
Goya. Asmatutako estanpak. Kapritxoak, Hondamenak, Tauromakia eta Burugabekeriak katalogoak 2012an ondoen Editatutako Liburuen hirugarren Saria lortu du
Goya. Asmatutako estanpak. Kapritxoak, Hondamenak, Tauromakia eta Burugabekeriak katalogoak 2012an ondoen Editatutako Liburuen hirugarren Saria lortu du, Arteari buruzko Liburuen kategorian. Katalogoa izen bereko erakusketarako editatu zen. Hain zuzen ere, erakusketa hori museoan egin zen (12/06/1112/09/23), BBK Fundazioaren babesari esker.
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2012an Ondoen Editatutako Liburuen Sarien berri eman du. Sari hauek ez dute diru-saririk ematen, baina oso ondo baloratuta daude editoreen artean, euren lan editorialari aintzatespena eta ospea ematen dielako, eta zabalkunde handia dutelako; izan ere, liburua sustatzeko ekintzen artean sartzen dira eta Estatuko zein nazioarteko azoka nagusietan erakusten dira.
Guztira, epaimahaiak 196 lan baloratu ditu, bost talde tematikotan sartuta. Hauek dira Arteari buruzko Liburuetan saritutako lanak:
Lehenengo saria: Antología de Ilustraciones, Jimmy Liao, Bárbara Fiore Editora S.L.k editatua.
Bigarren saria: El vidrio en la pintura del Museo Nacional del Prado, José María Fernández Navarro eta Francisco Capel del Águila, Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluak editatua. Pradoko Museo Nazionalarekin eta Zeramikaren eta Beiraren Espainiako Sozietatearekin batera editatua.
Hirugarren saria: Goya, Asmatutako Estanpak. Kapritxoak, Hondamenak, Tauromakia eta Burugabekeriak, José Manuel Matilla eta Javier Novo, Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioak editatua.