Berriak
06-05-11
2011ko maiatzak 18: Museoen Nazioarteko Eeguna
Museoak eta Memoria. Objektuek zure istorioa kontatzen dute.
Munduko museoen komunitateak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du 2011ko maiatzaren 18aren inguruan.
2011ko Museoen Nazioarteko Eguneko gaia Museoak eta Memoria da. Kontserbatzen dituzten objektuekin, museoek istorioak biltzen dituzte eta bizi garen erkidegoen memoria igortzen dute. Objektu horiek gure natur eta kultur ondarearen adierazpenak dira; horietako asko hauskorrak dira, batzuetan arriskuan daude, eta kontu handiz zaindu behar dira. Museoen Nazioarteko Egunak aukera emango die bisitariei memoria indibidual eta kolektiboa deskubritu eta birdeskubritzeko.
Museoen komunitatetik harago, memoriaren gaiak kultur erakunde guztiei eragiten die. Lehenengo aldiz, ICOMek erakundeen arteko lankidetza estu hau abiarazi du UNESCOren “Munduaren Memoria” programarekin, Ikus-entzunezko Artxiboen Elkarteen Koordinazio Kontseiluarekin (CCAAA), Artxiboen Nazioarteko Kontseiluarekin (ICA), Monumentu eta Guneen Nazioarteko Kontseiluarekin (ICOMOS) eta Liburutegi Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioarekin (IFLA).
2011n, kontinente afrikarrari buruzko ikuspegia egingo da, bertako kultur eta natur ondare bikaina (batzuetan, ezezaguna) sustatzeko asmoarekin.
1977an, Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) Museoen Nazioarteko Eguna sortu zuen, ikusleak gizartearen garapenean museoek duten zereginaren gainean sentsibilizatzeko. Harrezkero, ekitaldiak gero eta ospe handiagoa dauka.
2010ean, Museoen Nazioarteko Egunean errekorra lortu zen parte-hartzeari dagokionez, izan ere, 30.000 museo inguruk hartu zuten parte eta 95 herrialdetan baino gehiagotan antolatu zituzten animazioak.