Berriak
31-05-10

2010. urterako “Zaindu – El Museo Restaura” programa aukersten da
El Corte Inglés Bilbaorekiko lankidetza 1990ean hasi zen, eta maila handiagoa lortu zuen 2000. urtean, Zaindu–El Museo Restaura programa abian jarri zenean. Programa horri esker, Bilboko Arte Eder Museoaren bilduma iraunkorreko lanen multzo esanguratsu bat zaharberritzen da urtero.
2010. urte honetan tratatuak izateko aukeratutako lanen artean, Francisco Javier Gardoqui kardinalaren erretratua nabarmendu behar da. José de Madrazok (Santander, 1781–Madril, 1859) pintatu zuen Erroman, 1816an, eta margolariaren produkzio osoko erretraturik esanguratsuenetako bat da. Euskal artearen bildumatik, Azokara (1913-1915 ingurukoa) aukeratu da; izan ere, Aurelio Artetak (Bilbao, 1879–Mexiko DF, 1940) Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) Munoa jauregirako egindako pintura-ziklo baten parte da. Arte garaikideko fondoetatik, Andrés Nágelen (Donostia–San Sebastián, 1947) produkzioaren bi lan aukeratu dira, Bilboko lagunak eta Galerista madrildarrak Benidormen. Ezkutuko fondotik, igeltsuz egindako erliebe eder bat zaharberrituko da: Amatasuna; Nemesio Mogrobejok (Bilbao, 1875–Graz, Austria, 1910) egin zuen Parisen, 1895ean. Museo honek lanaren brontzezko bertsioa dauka. Normalean erakusten ez diren lanen fondokoak dira, era berean, Joan Gonzálezen (Bartzelona, 1868–1908) hamabi marrazkiak; paisaiak eta pertsonaiadun eszenak dira, eta tratamendua jasoko dute.
Lan hauek abenduan aurkeztuko dira zaharberrituta.