Berriak
07-02-14
100 urte, lehenengo Arte Ederren Museoa ireki zenetik
Gaur egungo Bilboko Arte Ederren Museoaren jatorria lehenengo arte ederren museo batean dago; museo hori 1908an sortu zen, eta 1914an ireki zituen ateak Hiriko Arte eta Lanbideen Eskolan, Atxuriko Ospitale Zibila izandakoan. Handik urte batzuetara, 1922an, gaur egungo foru liburutegiko bulegoetan arte modernoko beste museo bat sortu zen, zeina 1924an ireki zen. Bi erakundeek eta euren bildumek 1945ean egin zuten bat, eta urte horretan bertan eraiki zen eraikin zaharra. 1970ean eraikin modernoa gehitu zen, eta, 2001ean, berrikuntza-lan handia egin ostean, museoak gaur egun duen itxura hartu zuen.
2014ko otsailaren 8an, 100 urte beteko dira lehenengo museoa ireki zenetik, eta, hori gure bisitariekin ospatzeko, asteburu honetan efemeridearen oroigarri bana emango diegu opari.